telefono-osatuz-fisioterapia-zentrua  Tel. 943 81 58 02

fisioterapia-kraneo-sakrala-terapiaZerbitzuak: TERAPIA KRANEO-SAKRALA

Terapia kraneo-sakrala eskuen bidez egiten den metodo leun bat da, sistema kraneo-sakralari eragiten dioten arazoak ebaluatzeko eta tratatzeko erabiltzen dena. Sistema horrek burezurra eta bizkarrezurra, eta bien barruko gaiak hartzen ditu bere baitan; hots, garuna, ornomuina eta likido zefaleorrakideoa. Sistema horretako edozein disfuntziok nerbio-sistema zentralari eragin diezaioke.

Buruko hezurrak, sakroa eta kokzixa dira erraz ukitzen diren sistema kraneo-sakraleko parteak, azken biak ipurtezurrean, bizkarrezurraren amaieran daudenak.

Terapia kraneo-sakrala burezurraren eta sakroaren artean dagoen mugimenduan oinarritzen da, sinkronizatuta egon behar duena. Mugimendu hori, xumea izanagatik, gorputzaren edozein lekutan igarri eta sentitu daiteke.

Ebaluazioa faszia-sistemaren bitartez zabaltzen diren sistema kraneo-sakraleko taupadak nabarituta egiten da. Edozein fasziatan (organoak, giharrak eta nerbioak biltzen dituzten ehunak) murrizketaren bat badago, gorputzeko edozein atalen funtzionamendu egokian eragina izan dezake.

Ekimen terapeutikoa pazienteari mugimendu horren ohiko jarioa berreskuratzen laguntzean datza, eskuekin pixka bat sakatuz.

Lege Oharra | Web mapa | Copyright © 2015 Osatuz Fisioterapia Zentroa, Azpeitia (Gipuzkoa)

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago

Onartu