telefono-osatuz-fisioterapia-zentrua  Tel. 943 81 58 02

osteopatia-fisioterapia-zerbitzuaZerbitzuak: OSTEOPATIA

Osteopatia bizkarrezurrean, artikulazioetan, nerbio- zein muskulu-sisteman, erraietan edota garezurrean aurki daitezkeen disfuntzioak, hipermugikortasuna edo hipomugikortasuna tratatzean datza. Gorputzak galdutako oreka berreskuratzen saiatzen gara, bere kabuz sendatzeko dituen mekanismoak berpiztuz; horretarako, hainbat teknika terapeutiko erabiltzen ditugu: muskuluetako energia- eta mobilizazio-teknikak, luzaketak edota artikulazioen manipulazioa, besteak beste.

Tratamenduarekin hasi aurretik gorputz osoaren ebaluazioa egiten da, eta hori lesio motaren eta pazientearen araberakoa da. Izan ere, ezin da guztientzat tratamendu bera erabili eta beti ikuspegi pertsonal eta bakarkakoa jarraitu behar da.

Osatuzen egiturazko, garezurreko eta erraietako osteopatia lantzen dugu.

  • EGITURAZKO OSTEOPATIA: muskuluek eta eskeletoak osatzen duten sistemari eragiten dio; eskuzko hainbat teknika, mobilizazio eta artikulazioen manipulazio erabiltzen dira.
  • GAREZURREKO OSTEOPATIA: : garezurraren eta masailezurraren egiturarekin zerikusia duten arazoen tratamendua da; izan ere, horiek zuzenean eragiten diote nerbio-sistema zentralari eta autonomoari, gorputzaren jarrerari eta muskuluen beste funtzio batzuei.
  • ERRAIETAKO OSTEOPATIA: erraien, zuntzezko mintzen, faszien, odol-hodien eta nerbioen funtzioetan parte hartzen duten ehunetan egiten da lan. Batzuetan erraien mugikortasuna zailtzen duten atxikidurak daude, eta erabiltzen diren eskuzko teknikak lagungarri dira blokeoak askatzeko, odol-fluxua hobetzeko eta, finean, erraien mugikortasuna berreskuratzeko.

Lege Oharra | Web mapa | Copyright © 2015 Osatuz Fisioterapia Zentroa, Azpeitia (Gipuzkoa)

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago

Onartu