Osatuz Fisioterapia Zentroko Instalazioak
Osatuz Fisioterapia Zentroa bere bezeroei kalitatezko zerbitzu osoa emateko pentsatuta dago.
Horretarako hainbat gune ditu: itxarongela, bainugela, bulegoa, errehabilitazio-tratamenduetarako gimnasioa eta banakako tratamenduetarako lau kabina (horietako bakoitzean ohatila hidraulikoa edo elektrikoa dago, behar den altuerara erregulatzeko aukerarekin bezeroaren beharretara egokitzeko).
Elektroterapia (ultrasoinu eta behe- zein erdi-maiztasuneko korronteak) eta termoterapia (infragorriak eta parafina) tresneria ere badaukagu.