telefono-osatuz-fisioterapia-zentrua  Tel. 943 81 58 02

Hotza ala beroa?

Gaur egun, fisioterapia kontsultan gehientsuen entzuten den galdera horixe da. Minaren aurrean, zer komeni da, hotza ala  beroa?

Orokorki, zona bat asko haundituta dagoenean edo min haundia sentitzen denean, bai golpe bat hartu delako edo bihurritu bat, tendinitis bat edo beste lesio bat dagoelako, lehenengo 48 ordutan hotza ipintzea gomendatzen da.

Izotza bi ordutik behin ipini daiteke, gehienez 15 minutu aldi bakoitzean eta beti ere izotza zuzenean azalaren kontra ipini gabe. Izotza berak edo bera gordetzeko erabiltzen dugun plastikozko zorroak azala erre dezake. Beraz, beti ere tela fin batekin babestu behar da.

Baina bizkarreko mina izan ezkero, hobeto beroa ipintzea. Normalean, hotza bizkar-hezurreko minetarako ez da aholkatzen, hotzak berak bizkarreko muskuluak gogortzen bait ditu eta normalean mina areagotu.

Kasu hauetarako dutxako ur epela edo beroa, manta elektrikoa edo hazi-poltsa beroak erabiltzen dira. Beti ere 10-15 minutu gehienez aldi bakoitzean eta gehienez 3 aldiz egunean.

Adierazi behar da protokolo hau lesio bakoitzean desberdina izan daitekeela eta beti ere fisioterapeuta batengana jotzea gomendatzen da.

Lege Oharra | Web mapa | Copyright © 2015 Osatuz Fisioterapia Zentroa, Azpeitia (Gipuzkoa)

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago

Onartu